Elhuyarren
itzultzaile automatikoa
Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritua
Zer eskaintzen dugu?
Puntako teknologia, bezeroen beharretara egokituta.

Tarifak
Eliak hainbat tarifa eskaintzen ditu beharren arabera
Elhuyar hizkuntza-teknologiak
Eliak darabilen teknologia Elhuyar Fundazioko hizkuntza-teknologien I+G sailean garatutakoa da.
Sail honen helburua da hizkuntza-teknologiak eta adimen artifiziala lurralde adimendun, eleaniztun eta inklusiboa lortzearen zerbitzura jartzea.
Hizkuntzaren prozesamendu automatikoan eta adimen artifizialean jarduten duen unitate teknologiko integral bat da, ikerketa, garapena eta soluzio teknologikoak uztartzen dituena.
Informazio gehiagoIbilbidea
Elhuyar erreferente da euskararen eta inguruko hizkuntzen tratamenduan.
Hainbat hizkuntza-baliabide sortu ditugu: hiztegiak, Xuxen zuzentzailea...
15 urte baino gehiago daramatzagu itzulpen automatikoaren arloan,
EHUko IXA ikerketa-taldearekin elkarlanean.
-
2002
Hizking 21
Hizkuntza-teknologietan ikertzen hasi ginen.
-
2004
OpenTrad
Espainiako lau hizkuntza (euskara, gaztelania, katalana eta galegoa) kontuan hartuta diseinatu zen itzultzaile automatikoa, kode irekikoa.
-
2007
Matxin 1.0
Gaztelaniatik euskarara itzultzen zuen lehen itzultzaile automatikoa.
Erregeletan oinarritutako sistema. -
2011
Sistema estatistikoa
Sistema estatistikoetan oinarritutako itzultzailea, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko.
-
2013
Matxin 2.0
Matxin itzultzailearen bertsio hobetua.
-
2016
Modela
Modela ikerketa-proiektuaren hasiera.
Ametzagaiña, Elhuyar, ISEA, IXA eta Vicomtech. -
2018
Modela.eus
Euskarazko lehen itzultzaile automatiko adimenduna.
-
2019
Itzultzailea.eus
Itzulpen-teknologia aurreratuenak erabiliz, Elhuyarrek gizartearen esku jarri du bere itzultzaile automatikoa, adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritua.
-
2021
elia.eus
Elhuyarrek teknologikoki hobetu eta izen eta itxura berriak eman dizkio bere itzultzaile automatikoari. Elia du izena eta elia.eus webgunean eta mugikorretarako aplikazioan erabil daiteke. Azkarrago eta hobeto itzultzen du.