Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) arautzen ditu, oro har, ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA, S.L. (aurrerantzean, “ERAKUNDEA”) egiten duen datu pertsonalen bilketa eta tratamendua. (I) Datu pertsonal horiek zuk ematen dizkiguzu, elia.eus domeinu-izenaren bidez sarbidea duen webgunearen erabiltzaile zaren aldetik (aurrerantzean, “WEBGUNEA”), barne direla (i) WEBGUNEAREN bidez une bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuak eta (ii) orain behar bezala identifikatuko diren beste sistema batzuen bidez bildutako beste datu batzuk. Horretaz guztiaz gainera, kontuan hartzekoak dira atal, formulario edo webguneko zerbitzu batzuetan jasotako berariazko aurreikuspenak, zeinen bidez informazioa ematen baitzaizu, eta, hala dagokionean, onespena eskatu
Lege-, jurisprudentzia- edo administrazio-eskakizun berriei eta WEBGUNEAREN bidez une bakoitzean gauzatuko diren jarduerei erantzuteko, PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko eskubidea du ERAKUNDEAK, betiere zure eskubideak eta interesak une oro kontuan izanda.
Dena den, bere PRIBATUTASUN-POLITIKAN sartzeko baliabide tekniko guztiak emango dizkizu ERAKUNDEAK, datuak babesteko araudian jasotzen diren informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.
1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Zure datuen tratamenduaren arduraduna ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA, S.L. da (Helbidea: Zelai Haundi 3, Osinalde industrialdea, Usurbil, Gipuzkoa. Gipuzkoako Merkataritza-Erregistroan inskribatua 1.972 liburukia, 69 folioa, SS-21.026 orrian eta IFK: B20779161).
PRIBATUTASUN-POLITIKARI edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan goian adierazitako helbidean edo helbide elektroniko honetan: datuensegurtasuna@elhuyar.eus
2. Nola lortu ditugu zure datuak?
ERAKUNDEAn tratatzen ditugun datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: (i) WEBGUNEAN edo beste kanal batzuetan nabigatzen ari zarela betetzen dituzun formularioen bidez (WEBGUNEAREN erabiltzaile moduan erregistratzen zarenean –halakorik badago–, harremanetarako formularioetan, lehiaketetan izena emateko formularioetan, ERAKUNDEAK antolatutako ekitaldietan, lan-eskaintzetako edo hautaketa-prozesuetako formularioetan eta abar); (ii) kontsultako mezu elektronikoen bidez; edo (iii) behar bezala identifikatutako beste sistema batzuen bidez (hala nola gure instalazioetako bideozaintza-sistemaren bidez).
Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak baldin badira, ziurtatzen duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKA jakinarazi diozula, eta haren baimena jaso duzula ERAKUNDEAri datuok emateko, aurrerago zehazten diren helburuetarako.
Horretaz gainera, jakinarazten dizugu zure sare sozialetako datuak ere balia ditzakegula ERAKUNDEAk sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzean zehaztutako baldintzetan.
3. Zer motatako datuak tratatzen ditugu?
ERAKUNDEAn tratatzen ditugun datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: WEBGUNEAN nabigatzen ari zarela bete dituzun formularioen bidez, posta elektroniko bidez ERAKUNDEAk sare sozialetan dituen profilen bidez edo beste bideren bat erabiliz.
Zehazki, ERAKUNDEAk kategoria hauetako datuak tratatzen ditu:
4. Zer helbururekin eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:
Datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotakoarekin bat, hauek dira ERAKUNDEAK zure datu pertsonalak tratatzeko oinarriak: (i) zure baimena, zeina zure borondatez emandako datuok jasotzeko WEBGUNEAN erabilitako mekanismoen bidez datuak jasotzean eman baitzenuen; (ii) gurekiko harremana, gure produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko; edo (iii) ERAKUNDEAren interes legitimoa, gure instalazioetako bideozaintza-sistemei eta hark legitimatutako beste tratamendu batzuei dagokienez.
Tratamenduaren oinarria zure baimena denean, edozein unetan eta doan ezezta dezakezu, 7 atalean zehazten den moduan.
5. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Hirugarren hauei jakinarazi ahal izango dizkiegu zure datuak:
Bestalde, jakinarazten dizugu ELEKA INGENIARITZAK Estatu Batuetako hirugarren erakunde (tratamendu-eragile) batzuen zerbitzuak erabiltzen dituela “Newsletter” zerbitzuko komunikazioak eta bestelako merkataritza-komunikazio elektroniko batzuk bidaltzeko. Beraz, komunikazio horien hartzaileekin harremanetan jartzeko datuak nazioarteko datu-transferentziaren xede izango dira, eta, hori bideratzean, hirugarren herrialde batzuetan ezarri eta Europar Batasunak onetsitako kontratu-klausulen ereduak erabiliko dira datu pertsonalak tratamendu-eragileei transferitzeko.
6. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Oro har, baimena ezeztatzen duzun bitartean edo ezabatzeko eskatzen duzun bitartean gordeko ditugu, bai eta ERAKUNDEAren legezko obligazioak betetzeko beharrezkoa den denboran ere.
Dena den, bere esku dituen datu pertsonalak ezabatzeko epeak kontrolatzeko barne-politikak ditu martxan ERAKUNDEAk; beraz, litekeena da jaso ziren helbururako beharrezkoak edo egokiak ez direnean ezabatzea.
7. Zer eskubide dituzu?
Datuak babesteko araudiak zure datu pertsonalen gaineko eskubide hauek aitortzen ditu. Tratamenduak irauten duen bitartean gauzatu ahal izango dituzu. Eskubidea duzu:
Emandako baimena edozein unetan atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez dio eragiten baimena atzera bota aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.
Eskubide horiek baliatzeko, idatzizko eskaera bat bidali behar zaio ERAKUNDEAri 1 atalean adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.
Zure eskubideak baliatzean gogobetetzen ez bazara, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu datuak babesteko agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia). Harekin harremanetan jartzeko, ikusi webgunea: www.aepd.es.
8. Segurtasun-neurriak
ERAKUNDEAk konpromisoa hartzen du konfidentzialtasun osoz eta sekretu-betebeharra betez tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak, datuak babesteko araudian ezartzen denarekin bat. Horretarako, behar diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko ditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik.
9. Cookie-politika
Halaber, jakinarazten dizugu ERAKUNDEAk cookie-politika bat ere baduela. Esteka honetan dago eskuragarri.
Jarri gurekin harremanetan
Ondo iritsi zaigu zure mezua
Mila esker mezua bidaltzeagatik. Ahal bezain laster erantzungo dizugu.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitu baino lehen, desgaitu nahi ez dituzunak, mesedez.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitu baino lehen, desgaitu nahi ez dituzunak, mesedez.
Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari WEBGUNEan zehar nabigatzeko eta eskura dituen aukerak edo zerbitzuak baliatzeko. Horietako batzuk WEBGUNEaren kudeaketa eta haren funtzioak eta zerbitzuak eskura jartzeko erabiltzen dira; esaterako, datu-trafikoa eta -komunikazioa kontrolatzeko, saioa identifikatzeko, sarbide murriztuko alderdietara sartzeko, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzeko, eskaera baten erosketa-prozesua egiteko, ordainketa kudeatzeko, zerbitzuaren segurtasuna kontrolatzeko.
Cookie hauek baliatuta, arduradunak aukera du ERABILTZAILEak WEBGUNEan duen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko. COOKIE-mota honen bitartez biltzen den informazioa WEBGUNEaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, xedea dela hobekuntzak egitea, ERABILTZAILEen erabilera adierazten duten datuen analisiaren arabera.