Eliak ahotsa ere badu orain

2023 | Azaroak 27

Lau urte bete ditu, eta hobekuntza eta berrikuntza nabarmenekin dator. 

Batetik, TTS teknologia txertatu diogu. Hala, testu bat itzultzeko eskatzeaz gain, irakurtzeko agindu diezaiokegu, eta Elhuyarrek garatutako ahots sintetiko neuronaletan entzun ahal izango dugu proposatzen digun itzulpena. Horretarako, aski da bozgorailuaren irudia duen botoia sakatzea eta ahots bat aukeratzea (emakumezkoa ala gizonezkoa), eta esaldiz esaldi urdinez nabarmenduta ikusiko dugu entzuten ari garen esaldia. Itzulpenen kasuan bezala, sei hizkuntzatako ahotsak dauzka integratuta. Oraingoz, webgunean dago erabilgarri funtzionalitate hau; laster, mugikorretako eta mahaigaineko aplikazioetan ere erabili ahal izango da.

Elia.eus webgunean TTS zerbitzua txertatzeko lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin dira.
Lau urte hauetan, Eliaren funtzionalitate eta aukerak ugaritu egin dira, eta erabilera-datuek ere gora egin dute. 2022an baino % 33 bisita gehiago jaso ditu webguneak aurten, eta erabiltzaile-kopurua % 12 igo da.
Dokumentuen itzulpenetan erosketa egiteko modua ere erraztu da: Paypal bidez nahiz bankuko txartela erabiliz egin daitezke ordainketak.

Itzuli blogera