2020 | Urtarrilak 16
2019ko azaroaren 27an jarri genuen erabilgarri Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna. Orduan bost hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten zituen sistemak (euskara, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa), eta orain seigarren hizkuntza bat gehitu diogu: ingelesa.
Bi modu daude erabiltzeko: itzultzailea.eus webgunean sartzea edo aplikazioa mugikorrera deskargatzea. Android gailuetarako nahiz iOS sistema darabiltenetarako bertsioak daude erabilgarri.
Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako punta-puntako teknologia darabil itzultzaileak, eta Elhuyarreko bi lantalderen jardunaren emaitza da. Batetik, I+Gko ingeniariek hizkuntza-teknologietan egindako ikerketa-lanak eta pilatutako esperientzia. Bestetik, hizkuntzalariek hiztegigintzan eta itzulpenetan eskuratutako eskarmentua.
Interneten gehien erabiltzen den hizkuntzako edukiak ulertzen hasi, egin klik hemen!