2025 | Irailak 25
Elhuyarren helburua beti izan da hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren esparruan gizartean sortzen diren erronkei erantzutea. Eliarekin, itzulpen automatiko eleanitz eta kalitatezkoa eskaini dugu. Orain beste urrats handi bat egin dugu: Eliari esker, Euskal Herriko lehen bikoizketa automatikoaren plataforma sortu dugu.
Prozesua oso erraza da. Eman dezagun gaztelaniazko bideo bat sortu eta euskaraz ere zabaldu nahi duzula:
Igo bideoa Aditura.
Plataformak automatikoki sortuko ditu transkripzioa eta azpitituluak.
Edukia Elia erabiliz itzuli nahi duzun hizkuntzara.
Hautatu bikoizteko aukera; aurrez sortutako ahotsak erabil ditzakezu edo jatorrizko ahotsa imitatu.
Eta kito: berehala izango duzu bideoa bikoiztuta, partekatzeko prest.
Prozesuko urrats bakoitzean edukia editatu daiteke: azpitituluak zuzendu edo moldatu eta itzulpena doitu, azken emaitza zure beharretara egokitzeko. Gainera, aukera izango duzu jatorrizko bideoaren atzeko soinua mantentzeko edo kentzeko.
Funtzionalitate berri honi esker, edukiak hizkuntza gehiagotan eta ahots naturalekin eskaini ahal izango dituzu, irisgarritasuna erraztuz eta edukiak pertsona gehiagorengana heltzea bermatuz. Sei hizkuntza hauetan erabil daiteke: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta galegoa.
Elia eta Aditurekin, edukiak eskuragarriagoak izango dira denontzat.
Probatu aditu.eus webgunean.