Irudietako testua ezagutu eta dokumentu formatudun osoak itzultzen ditu orain Eliak

2020 | Maiatzak 18

 

Mugikorretarako aplikazio berrituak, lehengo zerbitzuez gain, irudietako testua itzultzeko aukera ematen du. Horretarako, aski da aplikazioa ireki eta mugikorra irudiaren parean jartzea. Aplikazioak irudiko testua detektatuko du, eta itzuli egingo du guk eskatutako hizkuntzara, guk testua letraz letra aplikazioan sartu beharrik izan gabe.

 

Webgunean, berriz, zerbitzuak areagotu ditugu. Erabiltzaileek, orain arte bezala, nahi beste aldiz erabil dezakete itzultzeko laukia, webguneko sei hizkuntzen artean itzulpenak egiteko (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa). Orain, gainera, erregistratzen badira, 500 hitz itzuli ahal izango dituzte aldiko (erregistratu gabe, 100 hitz aldiko). Bestalde, testu soilaz gain, dokumentu formatudunak ere itzuli ahal izango dituzte; 1.000 hitzerainoko 3 dokumentu doan, eta hortik aurrerakoak ordainpean.

Ordainpeko zerbitzuei dagokienez, epe luzeko planik kontratatu nahi ez bada, unean-unean ordaindu daitezke egiten diren eskaerak, kreditu-txartela erabiliz, erraz erraz.

Elhuyarrek 2019ko azaroan jarri zuen bere itzultzaile automatiko eleaniztuna erabilgarri, doan, eta geroztik hobekuntzak egiten eta funtzionalitateak gehitzen jarraitzen dugu.

 

Itzuli blogera