Elia, gure izen berria

2021 | Martxoak 22

Elhuyarren itzultzaile automatikoak berrikuntzak dakartza azalean eta mamian. Batetik, Elia (Elhuyarren Itzultzaile Automatikoa) izendatu, eta itxura berritu diogu. Bestetik, ikerketan lortutako emaitza onenak gizartearen eskura jarri ditugu, eta geroz eta azkarrago egiten ditu itzulpenak; hala, orain dela urtebete baino 4 aldiz azkarrago itzultzen ditu dokumentu formatudunak.

Eliak, eta iaz itzultzailea.eus-ek erakutsi zituen datuak hobetzea izango du helburu: 1.776.767 bisita eta 12.180.660 itzulpen-eskaera. Guztira, 287.949.688 hitz itzuli zituen; % 58 gaztelaniatik euskarara, % 17 euskaratik gaztelaniara, % 8 gaztelaniatik katalanera, % 8 gaztelaniatik galegora, eta % 9 beste hizkuntza-bikoteen arteko itzulpenak izan ziren. 
Aurrerantzean, Elhuyarren itzultzailea elia.eus webgunean erabil daiteke, edo aplikazioa mugikorrera deskargatuta (Android nahiz iOS sistemetarako bertsioak daude doan deskargatzeko prest). 

 

 

 

Itzuli blogera