Itzulpen-zerbitzuentzako aukerak

2025 | Ekainak 3

Itzulpengintzaren sektorea eraldaketa teknologiko betean dago. Itzultzaile profesionalek eta agentziek gero eta gehiago erabiltzen dituzte itzulpen-memoriak, glosategiak, itzulpen automatikoa eta hizkuntza-eredu handiak. Elia tresnak, behar horiei guztiei erantzuteko, itzulpen-zerbitzuei laguntzeko soluzio egokiak eskaintzen ditu. Horrela, lana arindu eta eraginkortasuna handitu dezakete.

Elia itzultzaile automatikoa tresna eraginkorra da helburu horiek lortzeko, eta horregatik CAT tresna nagusiekin integrazio zuzena eskaintzen dugu: SDL Trados, Wordfast eta MemoQ, besteak beste.

Plugin ofizialak: SDL Trados eta Wordfast

Eliak SDL Trados Studio eta Wordfast Pro tresnetarako plugin propioak eskaintzen ditu. Plugin horiek instalatuta, erabiltzaileek Elia zuzenean erabil dezakete ohiko itzulpen-ingurunean, inolako aldaketa sakonik egin gabe.

  • SDL Trados-en: Tradoseko dendan dagoen plugina zuzenean instalatuta: https://appstore.rws.com/plugin/154/

  • Wordfast-en: Elia CUSTOM TM gisa gehituta. 

  • MemoQ, Phrase, Smartcat, ... eta beste batzuetan ere erabili daiteke Elia hirugarrenen pluginen bitartez. 

Nola erabili itzultzaile automatikoa Trados Studion?

Elia itzultzaile automatikoa tresna eraginkorra da itzultzaile profesionalentzat, eta zuzenean erabil daiteke SDL Trados Studio itzulpen-ingurunean. Horri esker, segmentuak modu errazean itzuli daitezke, lan-fluxua eteteko beharrik gabe. Gida honetan, Elia zein Trados bertsioetan erabil daitekeen, nola instalatu eta erabili azalduko dugu urratsez urrats.

Zein Trados bertsiotan erabil daiteke Elia?

Elia-ren Trados plugina honako bertsioetan erabil daiteke:

  • SDL Trados Studio 2017

  • SDL Trados Studio 2019

  • Trados Studio 2021

  • Trados Studio 2022 eta Trados Studio 2022 (SR1)

  • Trados Studio 2024

Nola instalatu Elia Trados-en?

  1. Trados ireki eta joan Complementos > SDL AppStore atalera.

  1. Bilatzailean bilatu Elhuyar eta deskargatu. 

  1. Deskargatutako fitxategian klik bikoitza egin eta instalatu.

 

Nola konfiguratu eta erabili Elia Trados Studio-n?

Trados Studio-n Elia itzultzaile automatikoa erabiltzeko, plugina instalatu ondoren konfigurazio urrats batzuk bete behar dira. Hona hemen pausoz pauso:

Pluginaren konfigurazioa Trados-en

  1. Joan menura:
    Inicio > Configuración del proyecto > Combinaciones de idiomas > Todas las combinaciones de idiomas *
    * Oharra: Hizkuntza-bikote guztietarako konfiguratu daiteke, baina nahi izanez gero, hizkuntza-bikote jakin baterako ere egin daiteke.

  2. Klikatu Utilizar... eta aukeratu: Elia – Elhuyarren itzultzaile automatikoa

 

Konfiguratzeko datuak sartzea

Itzultzailea aktibatzeko, erabiltzaile bakoitzak bere API Id eta API Key sartu behar ditu.

  • Datu horiek ez badituzu, eska itzazu helbide honetara idatzita: info@elia.eus. 

  • Hemen aurkituko duzu tarifen inguruko informazioa. 

 

Erabiltzen hasi

Datuak sartu ondoren, Elia erabilgarri izango duzu segmentuak itzultzeko.
Itzultzaile automatikoa zure lanean integratuta egongo da, segmentuak automatikoki betetzeko prest.

 

Konfiguraziorako laguntza

Itzulpen automatikoa erabiltzeko interesgarriak izan daitezkeen konfigurazio aukera batzuk:

  • Nahiko ohikoa izan daiteke SDLk eskaintzen duen Pretraducir aukera erabiltzea, dokumentu bat osorik itzultzeko. Pretraducir aukeran itzulpen automatikoa erabiltzeko: 
    Inicio > Configuración del proyecto > Combinaciones de idiomas > Todas las combinaciones de idiomas > Procesamiento por lotes > Pretraducir archivos aukeran > Cuando no se encuentre ninguna coincidencia atalean > Aplicar traducción automática aktibatu.

  • Itzulpen automatikoaren emaitzak automatikoki ekartzeko (memorian emaitzarik ez dagoen kasuetan), bakoitzaren SDL aplikazioan aktibatu behar da: editor > automatización aukeran > Aplicar traducción automática cuando no existen coincidencias con la memoria de traducción.

  • Memoriatik erantzun bat etortzen den kasuetan itzulpen automatikoa ere ikusi nahi badugu, hornitzaileen zerrendan itzulpen automatikoa lehenengo tokian jarri behar da, eta Memoria de traducción y traducción automática > Buscar atalean Mostrar las mejores coincidencias de todos los proveedores aktibatu.

  • Memoriaren ordainak jasotzeko atalasea. Zenbat eta ehuneko altuagoa, orduan eta ordain gutxiago emango dizkigu memoriak. eta gehiago ekarriko du itzulpen automatikotik

 

 

 

Itzuli blogera