2025 | Uztailak 1
Elia itzultzaile automatikoa tresna eraginkorra da itzultzaile profesionalentzat, eta zuzenean erabil daiteke itzultzaile profisionalek erabiltzen duten Wordfast itzulpen-ingurunean. Horri esker, segmentuak modu errazean itzuli daitezke, lan-fluxua eteteko beharrik gabe. Gida honetan, Elia Wordfast Classic eta Wordfast PROn nola instalatu eta erabili azalduko dugu urratsez urrats.
Elia ia Wordfasten bertsio guztietan instalatu daiteke, baina gida honetan Wordfast Classic eta Wordfast PROz arituko gara, horiek baitira bertsiorik erabilienak. Hala ere, Wordfast Server eta Wordfast Anywheren ere txertatu daiteke Elia.
Microsoft Word irekita dugula, ireki Wordfasten konfigurazio-barra. (CTRL + ALT + W)
Itzultzaile automatikoa gehitzeko Machine Translation > Customize MT atalera joango gara, eta bertako MT name menuan azken aukera Custom (Add) erabiliko dugu.
MT Name atalean Elia jarriko dugu eta URL atalean horrelako helbide bat jarri beharko dugu (Oharra: helbide horrek erabiltzailearen apiId eta apiKey gakoak behar ditu):
http://wfapi.elhuyar.eus/translate_v2.php?translationEngine=nmt&languagePair={sl}-{tl}&apiId=XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX&apiKey=XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX&translateText={ss}
Ondoren Remote MT atalean Elia aukeratu beharko dugu.
Jarraian aukeratu General atalean Enable remote MT.
Azkenik lehioa itxiko dugu, eta egindako aldaketak gorde nahi ditugula esango diogu. Orain itzultzerakoan itzulpen-memoriako ordainak ekartzeaz gain, konfiguratutako atalasetik aurrera (defektuz % 75) itzulpen automatikotik ekarriko dizkigu itzulpenak.
Oso erraza da Wordfast PROn Elia konfiguratzea.
Ireki Wordfast PRO eta joan ezkerreko menuan azkeneko atalera: Preferences.
General Preferences atalean Machine Translation aukeratu.
Enable Custom MT sakatu eta URL atalean horrelako helbide bat txertatu beharko dugu. (Oharra: helbide horrek erabiltzailearen apiId eta apiKey gakoak behar ditu):
http://wfapi.elhuyar.eus/translate_v2.php?translationEngine=nmt&languagePair={sl}-{tl}&apiId=XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX&apiKey=XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX&translateText={ss}
Behin itzultzaile automatikoa konfiguratu ondoren, konfigurazioaren arabera itzulpen-memoriatik emaitzarik jasotzen ez denean, itzultzaile automatikoari deituko dio.