Eliak itzulpen pertsonalizatuak egiten ditu

2022 | Martxoak 25

 

Eliak berrikuntzak dakartza. Orain, hiztegi pertsonalizatu bat gehitu diezaiokezu, hitz edo esaldi batzuk zuk nahi bezala itzul ditzan. Aukera hori eskaintzen duen euskarazko lehen itzultzaile automatikoa da Elia, eta testuen koherentzia zaintzen laguntzen du.

Nola sortu glosario bat Elian?

  1. Elia.eus webgunean gure erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren, joan Nire glosarioak atalera: https://elia.eus/glossaries

  2. Sakatu GLOSARIO BERRIA

  3. Glosarioari izen bat jarri, aukeratu hizkuntza-bikotea, aktibatu nahi dugun ala ez, eta guretzat bakarrik den (norbanakoa) edo enpresa guztiarentzat (Enpresa). Nahiz eta enpresako glosario bat sortu, ondoren bakoitzak aktibatu egin beharko du erabiltzeko. Ondoren sakatu GORDE botoia.

  4. Termino-bikote guztiak eskuz sartu beharrean, aukera dago Excel batetik inportatzeko. Horretarako aukeratu GLOSARIO BAT INPORTATZEA botoia eta bilatu zure gailuan igo nahi duzun fitxategia. Hauek dira onartzen dituen formatuak: .txt, .tsv, .csv, .xls, .xlsx.

  5. Sakatu glosarioaren izenaren gainean termino-bikoteak sortzeko.











     

  6. Idatzi ezkerrean jatorrizko terminoa eta eskuniean helburuko terminoa eta sakatu lerroaren amaieran dagoen + botoia.

  7. Sortu nahi adina termino-bikote (gehienez 5.000 termino-bikote glosarioko).

  8. Disketearen ikurrean klik egin gordetzeko.

  9. Orain Eliak termino-bikote horiek kontuan hartuko ditu itzulpen bat egiterako garaian, nahiz eta posible den beti ez erabiltzea. Adibide honetan, ondo erabili dituela ikusten da.

  10. Itzultzen ari garenean glosarioak botoiari eman eta aktibo dauden glosarioak kudeatu ahal izango ditugu.

 

           
Itzulpen automatikoa hiztegi pertsonalizatuekin batera erabiltzea TANPER proiektuan ikertu eta garatu da, Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programak finantzatuta, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) laguntzarekin.

 

Itzuli blogera