2022 | Abenduak 15
Testu juridiko-administratiboak itzultzeko berariazko sistema txertatu dugu Elia itzultzaile automatikoan. Horrez gain, beste bi berrikuntza ere gehitu ditugu: itzulpenak esaldiz esaldi editatzeko aukera eta itzulpen automatiko gidatua, itzulpena moldatzen lagunduko dizun sistema.
Hiru dira, beraz, Elia itzultzaile automatikoak urte-amaierako eskaintzen dizkigun berrikuntzak.
Batetik, testu juridiko-administratiboetarako berariazko sistema bat txertatu dugu, alor horretako itzulpenekin entrenatua. Hartara, testu-motaren arabera, sistema orokorra, orotariko testuentzat, edo sistema juridiko-administratiboa hauta daiteke.
Itzultzaile juridiko-administratiboa TANPER proiektuan ikertu eta garatu dugu, Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programak finantzatuta, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) laguntzarekin.
Bestetik, dokumentu osoak itzultzeko eskatzean, esaldiz esaldi edita daiteke sistemak proposatutako itzulpena, jatorrizkoarekin konparatuz, emaitza deskargatu aurretik. Hala, oso erraz zuzendu daitezke sistemaren hutsegiteak, zeinetako batzuk sistemak berak detektatzen baititu: zenbaki desberdinak, helbide elektroniko eta url okerrak…
Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza bati esker, itzulpen gidatua eskaintzen du orain Eliak. Hala, proposatzen digun itzulpenaren gainean aldaketak egin daitezke sistemak lagunduta: hitz batean klik egin, eta handik aurrerako zatirako beste proposamen batzuk zerrendatzen dizkigu.