Mahaigaineko aplikazioak

2022 | Uztailak 21

 

Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoak berrikuntza gehiago dakartza itzulpenak azkarrago eta errazago egin ahal izateko. Oraingo honetan, norberak bere ordenagailuko mahaigainean instalatzeko aplikazio bat dakar, itzulpenak zuzenean txertatu ahal izateko lanean ari garen testuan.


Norberaren ordenagailuko mahaigainean instala daiteke Eliaren aplikazioa, eta, webgunera joan gabe, zuzenean erabili edozein programatatik. Behin aplikazioa ordenagailura deskargatuta, aski dira hiru urrats edozein programatan testu bat itzultzeko: testua aukeratu, Ctrl + C bi aldiz sakatu eta Ctrl +V bi aldiz sakatu jatorrizko testua itzulpenarekin ordezkatzeko. Bideo honetan erraz ikus daitezke jarraitu beharreko pausoak.

Bestetik, ikusirik erabiltzaile askok hiztegi-kontsultak egiteko erabiltzen dutela Elia itzultzaile automatikoa, Elhuyarren hiztegia txertatu dugu Eliaren webgunean, emaitza fidagarriagoak erakusteko. Hala, hitz bakarreko edo biko jatorrizko testuen kasuan, Eliak Elhuyarren hiztegiko emaitza bistaratzen du itzulpen automatikoa eman beharrean.

 

Itzuli blogera