2025 | Urriak 29
Urrian dokumentu-formatu berriak txertatu ditugu Elian zuen beharretara egokitzeko. Eta gehien eskatu izan digutena jada eskuragarri dago! PDF dokumentuen itzulpena hemen da.
Elian kargatu ahal izateko, PDF fitxategiek irakurgarriak izan beharko dute (hau da, testua hautatzeko moduan egon beharko da, ezin du irudi gisa eskaneatua izan). Emaitza DOCX formatuan jasoko duzue, testua erraz editatu eta berrikusteko.
Kontuan izan, hala ere, kasu batzuetan jatorrizko formatuaren egitura ez dela erabat mantenduko, batez ere diseinu konplexua duten dokumentuetan.
Eliarekin oso erraza da zure dokumentuak itzultzea. Gainera, 1000 hitz bitarteko 3 dokumentu doan itzuli ahal izango dituzue zerbitzua probatzeko.
Erabiltzen jarraitzeko, Eliaren tarifa profesionalak kontrata daitezke (hileko edo urteko modalitatean), edo, besterik gabe, txartelarekin dokumentu solteak eros daitezke, PayPal, Google Play edo Apple Pay erabiliz.
Gainera, edozein dokumentu-formatu plataformara igotzean, itzulpenak esaldiz esaldi zuzendu daitezke Eliaren ingurunean bertan, eta, behin egokituta, dokumentua jatorrizko formatuan deskargatu daiteke.
Ikusi bideoan nola egin urratsez urrats!
Eliako tarifa profesionalik kontratatu ez dutenek, berriz, bideo honetan ikusiko dute nola ordaindu dokumentuak txartelarekin edo PayPal bidez, modu errazean eta seguruan.